Sopela eta New York lotuko dituen urpeko kable bat jartzen hasi da Google

Soil-soilik Googlek erabiliko du zuntz optikozko azpiegitura hori, eta segundoko 340 terabyte datu garraiatuko ditu. Ozeano Atlantikoa gurutzatzen duten tankera horretako kableen artean, datu gehien garraiatzeko gaitasuna dutenetan bigarrena izango da.
Sopela (Bizkaia), New York (AEB) eta Cornwall (Ingalaterra) lotuko dituen zuntz optikozko kable bat lurperatzen hasi da Google. Euskal Herrian hasi dituzte lanak, eta bi hilabete inguru beharko dituzte New Yorkerainoko bidea egiteko.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko sailburuak adierazi du Bizkaiko zerga sistema izan dela azpiegitura erakartzeko gakoetako bat: «Fiskalitatearen ikuspegitik beharrezkoak diren laguntzak ez daude beste lekuetan». BERRIAk Googleri galdetu dio zenbateko kostua izango duen proiektuak, baina enpresak erantzun du ezin diola argitu.
BERRIAk Googleri galdetu dio zenbateko kostua izango duen proiektuak, baina enpresak erantzun du ezin diola argitu.
Tapiak azpiegitura berriaren garrantzia goratu du: «Euskadik beharrezkoak ditu horrelako azpiegiturak bere etorkizuna eta industria bermatzeko». Bertoko enpresei kanpoan dauzkaten lantegiekin eta enpresekin konektatzeko balioko diela azaldu du, eta aurreratu du gehiago etorriko direla: «Gure herriari etorkizuna emateko ezinbesteko azpiegiturak dira».
«Gure herriari etorkizuna emateko ezinbesteko azpiegiturak dira».
Google Maps eta Googleren bideokonferentzia zerbitzuak hobetzen lagunduko du kableak, eta Internet konexiorako abiadura handiagoa emango die, ezinbestekoak dituzten konputazioak egiteko.
Kablea jartzeko zereginean ariko den itsasontziak bi hilabete inguru beharko ditu kablea New Yorkeraino eramateko; izan ere, abiadura jakin bat behar du uretan aurrera egiten duen bitartean kablea jartzen joateko.
Jatorrizko artikuluak
-
Sopela eta New York lotuko dituen ur azpiko kable bat hasi da jartzen Google
Javi West Larrañaga |
|